XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERRIEN ETA NAZIOEN KONTZIENTZIAKO SINISTE ETA DUDETAZ NAZIOARTEKO BATZARRA GASTEIZEN

Azaroaren 25, 26 eta 27-an Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean, giza, gizarte eta politiko jakintzen ikuspegi desberdinetatik, Herri eta Nazioen kontzientzia kolektiboan siniste eta dudek ukan ohi duten errola ikertuko da.

Ideia, balore, eta siniste berriak erritmo bizian produkziturik plazaratzen zaizkigun munduan, gure gizarteek ondarezko eta garaikide deneran artean nola oreka lort dezaketen, ala eta bataren eta bestearen artean hautua egitera beharturik dauden, galderei ihardesten entseiatuko da, besteak beste.

Partaide erakasleen artean, lehenik, Baiona, Deusto, Bilbo, Donostia eta Gasteizko euskal unibertsitarioak daude.

Hamabi orotara.

Eurekin batera, hor atxemanen dira ere Pariseko lau, eta Nizako bat.

Finean, Murtzia, Extremadura eta Madrileko hiru unibertsitario helduko dira.

Gai beroa, eta etorkizunari so ezinbestekoa, zeren paradoxa badirudi ere mentalitate kolektiboen arabera orientaturik ari baitira gure gizarteak.

Norberekeria goraipatzen den gure munduan kontzientzia kolektiboen eragina ez da hila eta hilko ere.

Nolakoak dira gaurregungo bere legeak?

Argi poxi bat egiten entseiatuko da.